Beste gauza bat da
00:00
/
03:07
|
|||
1. |
Beste gauza bat da
03:07
|
|||
BESTE GAUZA BAT DA
Lotsa kendu duzue, jadanik ez dizue axola.
Mundua zuen esku edukitzekotan edozein tranpak balio du.
Zure jolaskideek badakite.
Ez da zure etxea babesteko asmoa, beste gauza bat da.
Ez da errugabeak salbatzeko gogoa, beste gauza bat da.
Sortarazi duzuen tristuraren berri badugu.
Gutxi ausartzen dira zuen kontra eskua altxatzen.
Hainbat isiltzen dira, ausardiak erantzunik badauka.
Ez da zure etxea babesteko asmoa, beste gauza bat da.
Ez da errugabeak salbatzeko gogoa, beste gauza bat da.
Zuen garaipenak orri beltzak dira idatzita historian.
|
||||
2. |
Helburua
03:15
|
|||
HELBURUA
Pasa diren urte hauek
sua baretu duten arren,
ez du itzaltzeko asmorik.
Doktrina itsuak jarraitzen,
gorrotoa duzu ereiten
gure artean.
Gu baino lehenago lekuko izan diren
errua ez dutenek zure ikusezina ordaintzen dute.
Ez da jokabide ona,
nire bihotzean dudana mintzea.
Helburua galduta.
Badakizu ni zapaltzen
zure indarra desbideratuz.
Ez duzu inoiz izkutatu
Onartzen dut, lortu duzu,
bete betean eman nauzu.
Pozik al zaude?
Gu baino lehenago lekuko izan diren
errua ez dutenek zure ikusezina ordaintzen dute.
Ez da jokabide ona,
nire bihotzean dudana mintzea.
Helburua galduta.
|
||||
3. |
Izenik gabe
01:53
|
|||
IZENIK GABE
Nazkatuta gaude, gezurrak entzuten.
Ezkorrak garela esaten duzu,
zuk ez duzu ezer galtzen.
Aitzakiak eraikitzen saiatu zaren arren
ondo dakigu zer gertatzen den.
Indarrak baditugu baina nekatuta egotea
ulertzekoa da.
Nazkatuta gaude, gezurrak entzuten.
Ezkorrak garela esaten duzu,
zuk ez duzu ezer galtzen.
Nazkatuta gaude, ez dugu sinisten.
Emandako hitza apurtu duzu
sekula damutu gabe.
Izenik gabe.
Nazkatuta gaude, gezurrak entzuten.
Ezkorrak garela esaten duzu,
zuk ez duzu ezer galtzen.
Nazkatuta gaude, ez dugu sinisten.
Emandako hitza apurtu duzu
sekula damutu gabe.
Ez dakizu ezer.
|
||||
4. |
Ukatuta
03:56
|
|||
UKATUTA
Hainbestetan ilundu zait zerua
leihotik begiratu dudanean.
Hitz berdinak aztertzeak badauka
nolabaiteko samin atsegina.
Ukatuta.
Hainbestetan, begirada, ezer ez dagoen
leku batean galtzen da.
Denbora gelditu, lagunak aldendu,
nire baitan bilduta.
Atsegin ez dudan bide hontan
ibiltzera behartuta.
Mugez kanpo zer dagoen, ez dakit ordea.
Horregatik hainbestetan ilundu zait zerua
leihotik begiratu dudanean.
Hitz berdinak aztertzeak badauka
nolabaiteko samin atsegina.
Ukatuta.
Bereiztea pentsatu dut, ikasitakoaren
ordezkoa bilatu.
Izen bat nahi nuke ezarri didaten
zenbakiaren ordez.
Atsegin ez dudan bide hontan
ibiltzera behartuta.
Mugez kanpo zer dagoen, ez dakit ordea.
(Horregatik hainbestetan) ilundu zait zerua
leihotik begiratu dudanean.
Hitz berdinak aztertzeak badauka
nolabaiteko samin atsegina.
Ukatuta.
Egunak eta gauak, lerro zuzenean,
bata bestearen atzetik igaro dira.
Egunak eta gauak nire oinazean
erreparatu gabe igaro dira.
|
Birle Bilbao, Spain
Tel: 677 216 645
BIO: 2007 urtean Birlen (Mungia) hasi zen rock taldea. Musika, punk eta rock
estiloen artean dago, letra pertsonal eta sozialak landuz. Ordutik LP eta EP bat argitaratu dute, baita kontzertuak eman ere.
Grupo de rock fundado en 2007 en Birle (Mungia). La musica se mueve entre el punk y el rock con letras sociales y personales. Desde entonces ha habido conciertos, un LP y un EP.
... more
Streaming and Download help
If you like Birle, you may also like: